Aizu! eta Korrika

korrika

Aurreko zenbakian kontatu genuen moduan, AIZU!k eta AEK-k 1983ko azaroan egin zuten bat, hain zuzen ere 3. Korrika (Baionatik Bilbora, abenduaren 3tik 11ra) hasi aurretik. AIZU!k lan gehiago eginez “ospatu” zuen bat-egitea: Korrikari buruzko gehigarri berezia kaleratu zuen. Orduko koordinatzaile Iber Otsoa, gainera, lasterketara joan zen, AEKren prentsa bulegoko kideei laguntzera: “Han ibili ginen, aurrera eta atzera. Ikusten genuenari Korrika arduradunek kontatzen zigutena gehitu, eta telefono kabinak bilatzen genituen informazioa bidaltzeko”. Une “hunkigarriak” gogoratzen ditu: “Gaueko kilometro bakartiak, Pirinio aldean eta”, besteak beste. Baita bitxiak ere: “Arrasateko kuadrilla batek kilometro piloa egin zuen, Maritxu Kajoirekin batera, kar-kar!”. Eta Korrika Bilbon sartu zenean, “furgonetako lagunok lekukoa hartu genuen, Begoñan”.  M. Egimendi.

aizukorrika