Elene Arandia

arandiaAukeratzeko orduan, beti uzten dugu zerbait kanpoan; beraz, azken astean gehien entzun ditudan kantuen zerrendako hautaketa txikia da honakoa.
Big Words - Soul Jam. R&B, rapa, hip hopa eta neo soula entzuten ari naiz azken urteotan, eta horrelako kantuak harribitxiak iruditzen zaizkit. Erritmoak, sentimenduz kantatutako hitzak, ahots berezia… bete-betean erakarri nau Australiako talde honek, lehen entzunalditik.
Lady Wray - Guilty. Emakumea indartsu ari da nagusitzen aipatu generoetan, eta Lady Wray adibide argia da. Lan eta kolaborazio interesgarriak topa daitezke bere ibilbide profesionalean, betiere kalitatea oinarri, nahiz eta kantuak dagoeneko bost urte bete dituen.
Robert Glasper + H.E.R + Meshell Ndegeocello - Better Than I Imagined. Atsegin dut Glasperren musika, beti egoten da musikari oso onez inguratua, eta azken urtean oso lan interesgarriak argitaratu ditu. Kantu aproposa izan daiteke generora gerturatzeko.