Aritza Bergara

kuttunakKutsidazu bidea, Ixabel. Joxean Sagastizabal.
Euskaldun berria izanda, ezin nuen aipatu barik utzi. Euskaltegian nengoenean irakurri nuen, eta konexio berezia sortu zen berehala, bertan kontatzen dena gertatzen baitzitzaidan niri ere euskaldun zaharrekin euskaraz egitean. Askotan egin nuen barre, eta hori, hizkuntza bat ikasteko, beharrezkoa da, nire aburuz.
Gorbeialdea. Mito, Ipuin eta Esaundak. Juan Manuel Etxebarria.
Honekin hasi nintzen euskal mitologian sakontzen, eta, handik aurrera, literatura munduan gaia lantzen hasi nintzen. Irakurtzeko erraza, polita, hain ezagunak ez diren kondairak aurkezten dizkigu.
Arrutiren banda. Jon Arretxe.
Gaur egun eleberri beltzaren munduan murgilduta nagoenez, ezin literatur arlo hau aipatu barik utzi. Guztien artean, Jon Arretxeren Arrutiren banda aukeratu dut. Irakurterraza da, entretenigarria bezain krudela, eta, gainera, ezagutzen dudan herri batean girotua. Guztiz gomendagarria.