Euskara ikasi dutenen bizipenak ezagutzeko mahai-ingurua

garaizOraindik ere euskara ikasteko zalantzarik duenak beldur oro uxatu ahal izango du irailaren 11n, Iruñeko Katakrak gunean (Kale Nagusia, 54) egingo den mahai-inguruari esker. Izan ere, Garaiz – Nosotros hemos llegado a tiempo izenburupean, euskara heldu aroan ikasi dutenen testigantzak ezagutu ahal izango dira Nafarroako AEK-k antolaturiko ekitaldian. Hots, euskara ikastea posible dela eta euskaraz komunikatzeko gai direla erakutsiko dute parte hartzaileek, euren lekukotasunak azalduta. Esan bezala, hilaren 11n izango da hitzordua, 11:00etan.