Durango

plateruenaPlateruena kudeatzeko proiektu berria garatzen ari dira

Egoera ekonomikoak behartuta, 2020a amaitzearekin batera itxi zituen ateak Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak. Euskara eta euskal kultura ardatz zituen egitasmoa bukatzeak hutsunea utzi du kulturgintzan zein euskalgintzan, baina zulo hori betetzeko ekimenik ez da falta: Plateruena ta gero zer? izeneko dinamika abiatu dute hainbat durangarrek, Plateruena kudeatzeko proiektu bat garatu eta Durangoko Udalari aurkezteko asmoz. Dinamikaren sustatzaileek azaldu dutenez, egitasmoaren ardatza euskara, kultura eta herritarrak izango dira. “Aurreko proiektuko ondarea baliatu, akatsetatik ikasi, eta Plateruena durangarrentzako kulturgintzarako dinamika berri batean murgiltzeko eredua garatzen ari gara” azaldu dute ohar bidez. Ostalaritza albo batera uztea eta “Plateruenak kulturgune lez dituen aukerak indartzea” aurreikusten dute. Dinamika irekia izatea nahi dutenez, hasi dira Durangoko hainbat elkarte, eragile eta norbanakorekin biltzen. Horrekin batera, otsailaren 6an, lan saio bateratua egingo dute Zabalarra eskolan, “herri mailako diagnostiko kolektiboa egiteko” eta Plateruenari buruzko hausnarketa partekatuan sakontzeko. Hori bai, osasun krisialdia dela eta, lan saioan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da (https://labur.eus/om4oQ helbidean). Informazio gehiago jaso edota ekarpenik egin nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezake.