Arkeologia

zerriaOrain arte topatutako labar irudi figuratibo zaharrena aurkitu dute

Duela 45.500 urte egindako txerri garatxodun (Sus celebensis) baten marrazkia topatu dute Indonesiako Sulawesi uharteko leize batean, inoiz aurkituriko labar arte irudi figuratibo zaharrena. Arkenas Indonesiako Ikerkuntza Arkeologikoko eta Griffitheko Unibertsitateko (Australia) zientzialariek egin dute aurkikuntza, Leang Tedongnge izeneko koban. Science Advances aldizkarian argitaratu dutenez, irudia 136 zentimetro luze eta 54 zentimetro zabal da, eta pigmentu mineral gorriz egina dago. Gertu, elkarri aurre ematen ari direla diruditen beste bi txerriren irudiak ditu, baina ez daude osorik marraztuta. Zientzialarien ustez, irudiak eszena narratibo baten parte izan daitezke. Adam Brumm arkeologoak azaldu duenez, irudien antzinatasuna kontuan hartuta, ziurrenik gizaki modernoak Asia hego-ekialdeko irlak zeharkatu zituen duela 65.000 urte. Orain arte ezagun ziren labar arte irudi figuratibo zaharrenak Brummen taldeak aurkitu zituen, 2019an, irla bereko beste leize zulo batean. Ehiza irudiak ziren, duela 43.900 urte marraztuak.