Ekonomia

gamePandemia, bideo joko ekoizleen pagotxa

Azken urteotan, bideo jokoen merkatua etengabe hazten ari da. Goranzko joera horri are bultzada handiagoa eman zion, iaz, COVID-19aren pandemiak. SuperData enpresaren arabera, zeinak bideo jokoen merkatua aztertzen duen, 2020an 114.000 miloi euroko diru sarrerak izan zituzten alor horretan jarduten duten enpresek. Urtero, batez beste, % 6 hazten da bideo jokoen merkatua; bada, 2020an, 2019an lortutakoa baino % 14 gehiago poltsikoratu zuten enpresek. Arrazoia, nola ez, pandemia da. Joan den urtean, bideo jokoei eskainitako ekitaldi jendetsurik ez zen egin, baina munduko herrialde askotan ezarritako konfinamenduengatik etxean igaro beharreko denbora bideo jokoei eskaini zien jende askok. Hala, salmenta ez ezik, jokalari kopurua ere nabarmen hazi zen. AEBetan, esaterako, biztanleen % 55ek jokatu zuten bideo jokoetan 2020an. Joko guztien artean arrakastatsuena Call of Duty: Modern Warfare izan zen: guztira, 972 milioi euroko diru sarrerak eragin zituen.