Izaroren diskoa, Helena Beorleguirentzat

limonesIragan Durangoko Azokan AIZU!ren eskaintzari adi ibili zinetenok jakingo duzuenez, Azoka egunetan AIZU!ren harpidetza eginda, hura merkeago eskuratzeaz gain, Izaroren azken disko sinatuaren zozketan parte hartzeko aukera lor zitekeen. Bada, Azokan harpidetza egin zuten irakurleen artean zozketa eginda, Helena Beorleguiri egokitu zaio Izaroren Limones en invierno diskoa, artistak berak sinatua. Zorionak irabazleari, eta gure esker ona AIZU!ren irakurle izatea erabaki duzuen guztioi!