Geroago bada ere, X. Didaktika Topaketak hutsik ez

Urte sasoi honetan, negu partean, Didaktika Topaketak antolatu ohi ditu AEK-k. Aurten ere egingo dira, baina pandemia dela-eta, ezohiko formatu eta datetan. Hala, udaberrian izango dira, oraindik zehazteke dauden egunetan. Formatuari dagokionez, eta osasun neurriak aintzat hartuta, bide telematikoak hobetsiko dituzte. AEKren Didaktika Zerbitzua dagoeneko ari da aurtengo topaketak antolatzen eta irakasleen interesak aztertzen.