Odol gaztea

denaEzer sentitzeko
Dena
Egilea editore, 2020


Ezusteko atsegina izan da Ondarroako Dena taldearen lehen diskoa: Ezer sentitzeko. Egia aitortzera, ezin da esan inoiz zapaldu gabeko bideetatik abiatu direnik edo haien proposamena (posthardcore modukoa, abesti batzuetan pisutsuagoa eta beste zenbaitetan zoliagoa) guztiz berritzailea denik. Baina deigarria da taldeak erakusten duen nortasuna, are gehiago kontuan hartuta hiru taldekideak oso gazteak direla. Haien soinua eta eraginak oso definituak badira ere, ez dute gogoko dituzten taldeen proposamenik kopiatzen, eta gauza berriak probatzera eta irudimena aske uztera ausartzen dira; P&C pasarte elektroniko laburra horren lekuko. Diskoa beraiek plazaratu dute, finantzaketa kolektiborako kanpaina bati esker baliabideak lortu ostean, baina ez legoke lekuz kanpo Bidehuts zigiluaren katalogoan. Orain, zuzenean zelan moldatzen diren ikusi beharko.  

Gotzon Hermosilla