Natali Izagirre

nataliZaila da hiru disko besterik ez aukeratzea, baina hauek eragin didate gehien bizitzan:
Ken zazpi – Argiak
Zazpi bat urte izango nituen disko hau kaleratu zenean, eta gogoan dut gurasoek eta hirurok autoan ibiltzen ginen bakoitzean entzuten genuela. Betiko gordeko ditut bihotzean kantu horiek, milaka oroitzapenekin lotuak ditudalako eta orduan hasi nintzelako musika maitatzen. Gaur egun ere nire diskorik gustukoena dela esango nuke.
Berri Txarrak – Jaio.Musika.Hil
Gaztaroan ezagutu nuen Berri Txarrak taldea, eta disko hau kaleratu dituzten guztien arteko kutunena dut. Zaila da disko bateko kantu guztiak gogoko izatea, baina lan honek maitemindu egin ninduen, bai musikagatik bai abestien hitzengatik.
Tori Kelly – Unbreakable Smile
Tori Kelly artista 16 bat urterekin entzun nuen lehen aldiz, eta ordutik aurrera erreferente izan dut beti. Disko hau 2015ean kaleratu zuen, eta AEBetan bizi nintzela zuzenean ikusteko aukera izan nuen. Kantuen doinu dantzagarriek, baita kantu malenkoniatsuek ere, edonor txundi dezakete.