Jon Iñaki Lasa

lasaHiru izenburu, hiru esperientzia, hiru bizipen.
Proposatu nahi dizkizudanak irakurtzeko atseginak dira, gozatzeko liburuak, zirrara eragiten dutenak eta hausnarketarako aproposak. Maisulanak, finean.
Zeta, Alessandro Baricco (Igela, 2001. Itzulpena: Koldo Biguri)
Lehen unetik erakarriko zaitu liburuak, eta Sortaldeko mundu magiko misteriotsuan murgilduko zaitu.
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, John Boyne (Alberdania, 2007. Itzulpena: Mirentxu Larrañaga)
Hasi eta bukatu arte, tentsioari eusten dio liburuak. Ezingo duzu irakurketa eten. Hunkigarria.
Liburuak dira hiru, eta Txoriak dira bederatzi, Tere Irastortza (Pamiela, 2017)
Denbora eskatzen du liburuak, eta denbora hori ezinbestean eskaini behar zaio, harribitxiz betetako lana baita. Hausnarketarako liburua.