Hiztegia

hiztegia‘Feminismoa eta Berdintasuna’, kalean

Feminismoaren eta berdintasunaren esparruko oinarrizko terminoak jasotzeko xedez, Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia osatu du Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak eta Emakundek eskatu ostean. Feminismoari eta berdintasunari loturiko berbez gain, haiei dagozkien kontzeptuak eta definizioak ere bildu ditu hiztegiak. Indarrean den legeriak ezarritako kontzeptuak ez ezik, gizarte mugimenduetan sortutakoak eta nazioartean erabiltzen direnak ere jasotzen ditu. Edonork eskuragarri eta erabilgarri izan dezan, Euskalterm Terminologia Banku Publikoan (www.euskadi.eus/euskalterm/) ere paratu dute. “Hiztegi hau behar-beharrezkoa da une honetan, feminismoaren eta berdintasunaren alorreko oinarrizko terminoak eta dagozkien kontzeptuak eta definizioak eskaintzen dizkigulako, eta gure gizartearen garapena eta sexuen arteko berdintasun kultura sustatzen laguntzeko tresna delako” azaldu zuen aurkezpenean Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.