Animaliak

katuKatuak begiak kliskatuz komunikatzen dira

Nature zientzia aldizkariak kaleratu duen ikerketa baten arabera, katuek begien kliska erabiltzen dute gizakiokin harremanetan jartzeko: katu bati begiratzen diogunean, animalia begiak kliskatzen hasten bada, irribarre egiten ari zaigu. Hala, katuarengana gerturatzen bagara eta begiak astiro kliskatzen baditugu, katuak berehala erantzungo digu jarrera berarekin. Ikerketa hori 14 etxetako 21 katurekin egin dute, 0,45 eta 16 urte bitarteko hamar ar eta hamaika emerekin, eta katu guztiek zeramaten hiru hilabete, gutxienez, jabearekin bizitzen. Begien kliskatzeari buruz egindako lehenengo azterketa da, kliskatzea gizakion eta katuen arteko komunikazio tresna izan litekeela kontuan hartuta. Gure inguruko katuekin proba egitea besterik ez zaigu falta, baina katuak begiak kliskatuz erantzuten ez badigu, gurekin haserre dagoela ondorioztatu beharko dugu?