Kajillionaire

material

Zuzendaria: Miranda July. Gidoia: Miranda July. Aktoreak: Evan Rachel Wood, Richard Jenkins, Debra Winger, Gina Rodriguez. AEB, 2020.

Istorioa: Theresa eta Robert munta4 txikiko iruzurgileak dira. Urteak daramatzate han-hemenka iruzur txikiak egiten, Old Dolio alabaren laguntzarekin. Izan ere, jaio zenetik eskaini dizkioten heziketa eta arreta osoa horretarako izan da, maula egiteko, hain zuzen. Egun batean, iruzur egiteko, Melanie izeneko emakume bati eskatuko diote laguntza, eta, ordutik aurrera, dena errotik aldatuko zaie.
Zuzendaria: Aurreko bere bi film luzeetan ez bezala, oraingoan ez da aktore aritu  July artista polifazetikoa (zinemagilea, aktorea, idazlea, musikaria... da). Behinola AEBetako zinema indiearen erregina izendatua, haren filmek nahiko muturreko iritziak piztu ohi dituzte, jarraitzaile sutsuen eta batere gustuko ez duten beste horrenbesteren artean. Eztabaidak eztabaida, baina, ezin uka AEBetako zinema indiearen izen nagusietakoa dela.
Onena: Xelebrekeriaren eta nabarmenkeriaren bideetan ibili izan dira Julyren filmak, eta oraingoan ere berdin. Alabaina, komedia eta drama nahasten dituen film honetan dena ez da bitxikeria hutsala. Familia, gabezia emozionala eta horren ondorioak... aktoreek ederki gorpuztutako pertsonaia disfuntzionalen ibiliei segika, gai serioagoak jorratzen ditu, eta une deseroso eta onak eskaintzen.
Eñaut Mitxelena