Sergio OrdoƱez

patxuko(Patxuko Nice)

Zaila da nire bizitza musikala osatzen duten diskoen artean hiru aukeratzea. Hala ere, hauek etorri zaizkit burura:
Supertramp: Famous Last Words, 1982
Gogoan dut arreba zaharra biniloak ekartzen hasi zela eta disko hau behin eta berriz entzuten zuela. Taldearen azkena dela uste dut, banandu aurretik egin zutena. Gaur egun ere, lehen egunean bezalaxe gogobetetzen nau.
Radiohead: The Bends, 1995
Lan egiten nuen tabernako lankide batek ekarri zuen. Nik entzun ohi nuen soinuaren bestelakoa zekarren. Oraindik ere entzuten jarraitzen dut, artelana iruditzen zait.
Mishka: Mishka, 1999
Hau denda bateko saltzaileak gomendatu zidan. Denbora luzea neraman gustu-gustuko diskorik aurkitu gabe. Oskar Benasek (nire lagun minetako bat) eta biok orduak ematen genituen itsasoaren aurrean bere abestiak jotzen eta bere magiarekin amets egiten. Egun, haren musikaz gozatzen jarraitzen dugu elkartzen garen bakoitzean.