Babesa, aktibazioa eta ardura

kontseilua

Lehen olatuaren antzera, COVID-19aren bigarren olatuak gogor jo ditu euskara eta euskalgintza, eta lehendik ere agerian ziren gabeziak areagotu. Euskararen aldeko ekitaldi garrantzitsuak bertan behera geratu dira, Korrika, ikastolen aldeko jaiak eta eskola publikoaren aldeko festa, kasu. Beste batzuek, berriz, zailtasunekin jarraitu ahal izan dute aurrera, Errigoraren eta Durangoko Azokaren antzera. Horiek horrela, egoera salatu dute euskalgintzako hainbat eragilek: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaltzaleen Topagunea, Durangoko Azoka, Errigora, AEK eta Ikastolen Elkartea. Egoera honetan herritarren babesa eta aktibazioa inoiz baino beharrezkoagoak direla adierazi dute, eta erakundeei eskatu diete erantzukizunez jokatzeko eta, horretarako, euskalgintzaren eta euskal hiztunen eskubideen aldeko egiturazko erabaki iraunkorrak hartzeko. Halaber, gogorarazi dute badutela neurri zehatzak jasotzen dituen proposamena, oinarria izan dadin: iragan ekainean Kontseiluak aurkeztutako Geroa euskaratik adierazpena. Herritarren erantzuna dagoeneko ikusi da hainbat egitasmotan, Euskaraldian, esate baterako; erakundeen ibilia, aldiz, motelagoa eta epelagoa izaten ari da. Herritarren ekimena erakundeei kutsatuko balitzaie...