Errigora

errigoraMarkak hausteko elkartasuna

Errigora egitasmoaren udazkeneko kanpainak emaitza bikainak lortu ditu. Urrian eta azaroan, zortzigarren urtez egin du Errigorrak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izeneko kanpaina, eta marka guztiak hautsi ditu. Guztira, Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osatutako 16.000 saskitik gora saldu eta banatu ditu, eta 302.000 euro bildu euskararen aldeko lanerako. Hala, Erriberako AEK-ren, Sortzen elkartearen eta Nafarroako hegoaldeko ikastolen lana sendotzeko baliatuko da zenbateko hori. Gainera, Errigorak sorturiko Agerraldia elkarteari ere ekarpena egingo zaio. Iaz sortu zuten Agerraldia, Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza indartzea xede. Aurtengo udazkeneko kanpaina berezia izan da, COVID-19ak asko zaildu duelako egoera esparru guztietan. Halere, egoera korapilatsuari erantzun paregabea eman dio euskal gizarteak, Errigoraren kutxen bitartez elkartasunari bidea emanez berriro ere, eta indar handiagoz. Oraingoan, gainera, Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko ekoizleen produktu goxoak eskuratzeaz batera, ekarpen solidario gehigarria egin ahal izan dute erosleek, AEKri, Seaskari eta Sortzeni 5 euroko laguntza osagarria eskainita. Bejondeizuela, ekoizle, erosle eta Errigoran parte hartzen duzuen guztiok!