Tratu txarrak

txinpanzeGizakiok erabilitako txinpantzeak, gaixorik

Maskota izandako edota ikuskizunetan ibilitako txinpantzeek buruko gaixotasun larriak pairatzen dituzte. Gironako Unibertsitateko Yulan Ubeda doktoreak zuzenduriko ikerketa batek eman du animalia hauek sufritzen dituzten gaixotasunen berri: depresioa, antsietatea edota trauma osteko estresa. Journal of Veterinary Behavior aldizkari zientifikoak argitaratu ditu ikerketaren nondik norakoak. Ubedaren taldeak gizakion buruko eritasunak sailkatzeko erabiltzen den sistema bera baliatu zuen, pixka bat egokituta, eta 70 itemeko galdetegi bat osatu zuen, txinpantzeak zaintzen ibilitako sei lagunek erantzun zezaten. Zaintzaile horiek, batez beste, 12 urteko eskarmentua zuten lan horretan; eta ikerketan parte hartu zuten 23 txinpantzeak txikitan maskotak izandakoak ziren, edota ikuskizunetan (zirkua, telesaioak, filmak, turismoa edo YouTubeko bideoak) baliaturikoak.