Ikasle ohi, berbalagun eta aktore

ahoakTxintxua Films ekoiztetxeak ETBrako sortutako Hondar ahoak thrillerrak sekulako arrakasta izan du. Koldo Almandoz zuzendariaren lana Ondarroan (Bizkaia) grabatu zuten. Besteak beste, Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy izan dira aktore protagonistak, eta, haiekin batera, AEK-ko ikasle izandako eta gaur egun Berbalagun egitasmoko bidelagun dugun Omar Diop senegaldarrak Mamadouren papera jokatu du.