'Etxian bezela', etxetik eta euskaraz

Donostiako AEK-k Etxian bezela online ekimena antolatu du: aldian-aldian, AEK-ko ikasleak eta lagunak etxetik konektatzen dira interesekoa duten eta aldez aurretik zehazten den gai jakin bati buruz eroso eta lasai mintzatzeko, lagun giroan. Euskaltegian, zeri buruz hitz egin nahiko luketen galdetzen diete B2 eta C1 mailako ikasleei, eta, behin gaia erabakita, tertuliarako eguna eta ordua jartzen dituzte. Esate baterako, lehen saioan, mahai jokoak izan zituzten hizpide; orduan Rolaldia antolatzen zebilen ikasle batek ere hartu zuen parte. Azaroaren 20an, berriz, Realaz aritu ziren. Sukaldaritza, bidaiatzeko gomendioakā€¦ edozein izan daiteke gai egokia lauzpabost lagun elkartu eta iritziak bota edota esperientziak kontatzeko. Parte hartzea, gainera, irekia da. Hortaz, izena eman nahi duen orok (AEK-ko ikasle zein ez) sare sozialetara edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera jo dezake, mintzagaia proposatzeko edota iragarritako saio batean partaide izateko. Tertuliak, gainera, grabatu egiten dira ikasleak ados izanez gero, eta podcastak edonork entzuteko moduan jartzen dira Donostiako AEKren Ivoox txokoan.