Nolakoak izango ote dira aurtengo Gabonak?

ikamika

Pandemiaren eraginez, ziurgabetasun garaiak bizi ditugu, eta gure bizimodua gaitzak sorturiko egoerara egokitu behar izan dugu. Horiek horrela, Gabonei erreparatu behar. Izan ere, familia eta lagunak biltzeko jaiak izan ohi dira, eta kaleak jendez betetzen dira. Hain zuzen ere, COVID-19aren hedapena mugatzeko neurriek eta aholkuek ekidin nahi dutena. Ondorioz, aurtengoak ezohiko Gabonak izango direla aurreikus daiteke. Oso errotuta dauden jaiak izanik, eta hainbat sektoretarako ekonomikoki oso garrantzitsuak, kezka sortu da zenbaiten artean. Osasun publikoa lehenetsi behar denez, Gabonak ospatu ala ez funtsezko arazoa ez dela diote beste batzuek. Nolakoak izango dira zurean aurtengo Gabonak? Kezkarik eragiten dizu gaiak?
Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegiko B1-B1 taldea

1. Engraxi Alonso
Oso tristeak. Urte osoan kanpoan dagoen alaba bat daukat eta ezingo da ez bera etorri, ez ni joan bera ikustera. Denbora luzea pasako dut hura ikusi gabe.  Hori dela eta, gertuko familiarekin elkartu beharko naiz bakarrik.
2. Alberto de Andres
Gure familian jada erabaki dugu konfinatuak pasako ditugula, egun dugun egoera ez delako ospakizunetarako. Etxean pasako ditugu, eta gertuko familian gutxi garenez, ez dugu arazorik izango kopuruarekin, mugak jarri arren, baina penagarria izango da biloba ez ikustea. Orain arte denak elkarrekin pasa izan ditugu elkartean, baina aurten itxita egongo denez, ezingo gara elkartu.
3. David Lucas
Arratsaldetan tabernetan talde txikitan elkartuko gara lagunekin edo familiarekin. Tabernak eta jatetxeak gauez irekiko ez direnez, etxean egongo gara gertuko familiarekin, eta uste dut sei baino gehiago elkartzen utziko digutela, egoera hobea izango delako. Espero dut jendeak erosketak azken unerako ez uztea, bestela pilaketak gertatuko dira dendetan eta horrek arazoak ekarriko ditu.
4. Luisa Alvarez
Egoera kontrolatzeko, denok konfinatuak egongo gara. Nire kasuan, ez da hainbeste aldatuko ohitura, beti bezala, gertuko senideekin ospatuko ditudalako. Egia da kanpora ezingo garela joan, baina norbaitekin ospatzeko aukera izango dugu.
5. Mikel Fernandez
Iruditzen zait arraroak izango direla. Hala ere, beste urteetan bezala ospatzen saiatuko gara. Gertuko familiarekin etxean elkartuko gara eta ospakizunak herritik atera gabe egin beharko ditugu. Egun zehatzetan eskuzabalagoak izango dira, baina festak edo horrelakoak ospatzen badira, neurri zorrotzagoak jarriko dizkigute berriro.
6. Marc Bages
Ezberdinak izango dira bai edo bai, nahiz eta bakoitzak bere moduan ospatuko ditugun. Uste dut familiarekin elkartzeko baimena emango digutela, baina ez kalean ibiltzeko, edo jatetxeetara edo tabernetara joateko. Aurten ezingo da bidaiatu dena kontrolpean izango dutelako, baina bultzada ekonomikoa denez askorentzat, saiatuko dira guk erosketak egiten.
7. Mertxe Perulero
Uste dut familian oso gutxi elkartuko garela. Niretzat ez dira Gabonak izango. Okerren pasatuko dutenak haurrak izango dira. Umeek ilusio handia izaten dute erregeen desfileekin, Olentzerorekin eta Gabonak inguratzen dituen giroarekin, baina aurten magia hori galduko dute.