Mikel Illarramendi

rodeo(Rodeo)

LISABĂ–: Ezlekuak
Hasieratik amaierara arte entzuteko diskoa. Bizitasunarekin jokatzen maisuak dira, eta instrumentuen zaratak eta ahotsen urradurek hitzen poesiarekin batera sortzen duten zurrunbilo perfektu horretatik irten ezinda uzten naute entzuten diedan bakoitzean. Barneraino sartu zitzaidan aurkitu nuen unean.
TRUCKFIGHTERS: Gravity X
Stoner rockaren munduan eginiko disko biribilenetako bat. Baxu eta gitarren soinua izugarri gustatzen zait, fuzza delarik protagonista. Ahotsaren melodia bikainak, erritmo aldaketek eta horien indarrak, aurreko guztiarekin lotuta, nahasketa perfektua lortzen dute. Erreferente garbiak niretzat.
KING GIZZARD & THE LIZARD WIZARD: Nonagon Infinity
Taldearen konposatzeko askatasuna miresten dut. Hainbat estilotako diskoak dituzte, baina disko hau dut kutunena. Disko infinitua da, bukaera hasierarekin lotuta baitago, eta kantuak elkarren artean lotzen dituzte, horrela diskoa bidaia amaigabea bihurtuta. Musikari jardunean, ikuspegia asko ireki dit.