Misterioaren ederra

mirandeMIRANDE
Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkizia
Forbidden Colours, 2020

Ideiak oso itxura ona zeukan: hainbat esparrutako artistak elkartzea (Grande Days indie rock taldea, Elena Setien musikari eta abeslaria, eta Xabier Erkizia euskal elektronika esperimentalaren aita pontekoa) Jon Mirande poetaren testuekin zerbait egiteko. Bada, emaitzak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Disko honetako sei abestiak etereoak dira, sotilak, misteriotsuak, Setienen xuxurlak zipriztinduak. Eta distortsio eta soinu efektuen geruzek, edertasun hori guztia estali beharrean, areagotu egiten dute, goizeko lainoak basoaren ederra bezalaxe. Diskoa entzunez hamaika izen etortzen zaizkit burura, baina ez dira aski disko honek sortzen didan lilura azaltzeko. Uste dut GarbiƱe Ubedak esan zuela gaur egun Euskal Herriko kulturan egiten diren gauzarik ausart eta interesgarrienak euskarazkoak izaten direla. Disko honek arrazoia eman dio.
Gotzon Hermosilla