Iker Garcia Rike

rikePerfumea (Patrick Süskind)
Duda barik, nire libururik gogokoena, hainbat aldiz irakurri dudana. Jean-Baptiste Grenouilleren istorioa kontatzen du, XVIII. mendean Parisen jaiotako eta mundua usainen bidez soilik hautematen duen psikopatarena. Beldurra eta fantasia nahasten dituen liburu zoragarria. Biziki gomendatzen dut klasiko hau.
Kutsidazu bidea, Ixabel (Joxean Sagastizabal)
Orain dela urte asko irakurri nuen. Beti modan dauden istorio horietariko bat da, edozein euskara ikaslek irakurri beharko lukeen liburua. Zalantza barik, barre egiteko eta igande arratsaldea atsegina bilakatzeko liburu aproposa.
Hori guztia emango dizut (Dolores Redondo)
Galizian gertaturiko auto istripu misteriotsu baten inguruan dihardu istorio zoragarri honek. 2016ko Planeta saria, genero beltza, heriotza, maltzurkeria, inbidia eta familia sekretu ilunak nahasten ditu. Ereinek euskaratutako liburu aparta.