Dendaostekoak

kritikaUxue Alberdi
Susa, 2020

C1

“Ez dut jakin bertsolaria eta idazlea zarenik!” esan izan didate, Uxue Alberdiren eta nire izen-abizenaren antzekotasunak nahasita, baita, amaren aldetik familia Elgoibarkoa dudanez, askok bertakoa naizela uste dutelako ere. Nahi bai, nik, haren dohaina eta trebezia hala bat-bateko jardunerako nola, bereziki, idazkietarako.
Hain dira argiak haren esanak, tiroa bezalaxe sartzen zaizkizu garunean, eta bihotzean ere bai, maiz. Oraingoan, ahizpa elgoibartar hauen istorioa irakurriz, Elgoibarko liburu eta disko denda honen ibilia ibiliz, eta, haien eskutik, azken hamarkadak gogoratuz. Ezin uka aipatzen diren kaleak, establezimenduak... txikitatik ezagutzen ditudalako eragin didala hunkipena lan honek, bertan entzun ditudan hizkera eta esamoldeak oso gertukoak ditudalako.
Hala ere, Zaratamokoa izanik ere, adibidez, are hiriburu batekoa, ziur irakurleengan sentsazio bertsuak eragingo dituela. Horixe baita Alberdiren dohain aparta, kontatzen duena kontatzen duela (kantuan bezala) edonor senti daitekeela identifikatuta, edonorengan eragingo dituela oroitzapenak, antzeko bizipenenak; istorio eta pertsona zehatz batzuei buruz ari bada ere, haiek biltzen dituzten giroak, paisaiak, soinuak... oso hemengoak eta, aldi berean, edonongoak ditugu. Auzoak, dendak, senideak, lagunak, sentimenduak... mundu osoan existitzen baitira.
Usoa Alberdi