Zer deritzozu Wert legeari?

ikamika

Hastear den ikasturteak aldaketak ekarriko ditu hezkuntzan Espainiako Gobernuaren LOMCE Legearen (Wert Legea) ondorioz. Ika-mika ugari eragin du, hainbat arrazoi tarteko: tokian tokiko berezitasunak baztertzea, hezkuntza eragileen autonomia gutxitzea, ikasleen aukera berdintasuna apurtzea, euskara gutxiestea... Finean, helburu politiko argiak dituela egotzi diote, baita euskal hezkuntza sistemaren aurkakoa izatea ere. Zein da zure iritzia?
Arantzako barnetegiko lehen hamabostaldiko B2 mailako ikasleak

 

1. Juanra

LOMCE pauso bat baino ez da. Helburua hezkuntza osoa kontrolatzea da, iritzi orokor bakarra garatzea. Eskuineko alderdien filosofia beti izan da lan egiteko masa bat eta disfrutatzeko elite bat edukitzea.

2. Victor

Gobernu honek txorakeria asko egiten ditu, lege hau da horietako bat. Helburua zerbitzuak pribatizatzea da. Gehiengoa dute, beraz, hauteskundeak behar dira joera aldatzeko. Posible izatea espero dut.

3. Txintxo

PPren gobernua gehiengo absolutua baliatzen ari da pixkanaka bere sinesmenak jendarteratzeko. Batetik, txiroagoei hezkuntza murriztu eta, bestetik, erlijio ikasgaiari garrantzia eman, jende asko ados egon ez arren.

4. Maider

Erkidego bakoitzak bere hezkuntza sistema du, filosofia hori galtzen bada... Injustizia handia da diru gutxi duen jendeak laguntzarik ez izatea. Gobernuak herriko jendeari entzunda egin behar ditu aldaketak, beti hobera.

5. Mikel

Gaurko ikasleak dira etorkizuna. Europako iparraldean sustatu egin dute hezkuntza publikoa, baina hemen Gobernuak hezkuntza bere interes politikoen menpe nahi du. Ez dira hezkuntza eta politika nahastu behar.

6. Diego

Bakoitzak legea bere interesen mesederako aldatzea manipulazioa da, hezkuntzak publikoa eta benetakoa izan behar du. Wertek Frankismora itzuli nahi du: estatuko nortasunak ezabatu eta aukera gehiago aberatsentzat.

7. Andrea

Aski txarto iruditzen zait: dirurik ez galtzea bakarrik dute kontuan, eta jendearen iritzia berdin zaie. Ikasleek ezingo dute geroaren inguruko erabakirik hartu eta dirudunak bakarrik joan ahal izango dira unibertsitatera.