Jardunaldiak

hiztunEuskararen ezagutzaren unibertsalizazioa aztergai Bilbon

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatuta, Euskararen herria. Euskal hiztun izeneko jardunaldiak egingo dituzte, azaroaren 12an eta 13an, Bilboko Bizkaia Aretoan. Bi egunetan, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa izango dute ardatz jardunaldiek, eta transmisio zein sozializazioaren, hezkuntzaren eta helduen euskalduntzearen eremuak lan ildo nagusi. Hala, egindako bideari erreparatzeaz gain, etorkizunerako gakoak landuko dituzte hainbat hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-ingurutan, adituen, erakundeen eta eragileen ikuspuntuak jasotzeko xedez. Jardunaldiak aurrez aurrekoak izango dira, betiere COVID-19aren aurkako neurriak beteta. Nolanahi, online bidez jarraitzeko aukera ere egongo da. Baterako zein besterako, izena ematea ezinbestekoa da; Kontseiluaren webgunean (https://kontseilua.eus) eman daiteke, baita jardunaldietako egitarau zehatza ikusi ere.