Kutsadura

itsasoaItsas hondoan ere, mikroplastikoak tonaka

Lurrean zein itsasoan, plastikoak eragiten duen kutsadura arazo larria bilakatu da. Plastiko hondakinak eta arrastoak nonahi daude, eta gero eta ugariago. Itsasoan, ur gaineko hondakinei erreparatzen zaie batik bat, baina itsas hondoa ere ez da plastikotik libre. Australiako CSIRO Commonwealth Scientific and Industrial Research Organisation erakundearen ikerketa batek egindako zenbatespenaren arabera, munduko ozeanoen hondoetan 14 milioi tona mikroplastiko dago, gutxienez; adi: orain arteko kalkuluek jasotakoa baino askoz gehiago. Ikerketarako neurketak Australiako hegoaldeko itsasoan egin dituzte. 1.655 metro eta 3.062 metro arteko sakoneran, kostaldetik batez beste 300 kilometrora, sei lekutako sedimentuak aztertu zituzten ikertzaileek. Topaturiko mikroplastiko kopurua desberdina zen leku batetik bestera, baina denetan espero zutena baino handiagoa. Hala, balioespenakontserbadorea” izan dela nabarmendu dute zientzialariek, Frontiers in Marine Science aldizkarian argitaratutako ikerketan. Kontserbadorea ala ez, eta kalkulua besterik ez bada ere, datuak argi erakusten du arazoa hazi eta hazi egiten ari dela.