Literatura Eskola aurrera 10. urteurrenean

ESKOLA

Literatura Eskolak aurrera darrai ikasturte honetako ibilbidean. Hala, Sarrionandiaz jardungo dute otsailaren 15ean, Eider Rodriguezen gidaritzapean. Joseba Sarrionandia: itsasoa da bide bakarra izeneko saioa egingo da Pausuko Xaia ostatuan (Urruña). Horrez gain, beste hiru saio egingo dira 2013-2014 truke-urtea amaitu aurretik: Harrikoa eta literatura, Inma Errea eta Irati Jimenezen eskutik, martxoaren 15ean Iruñean; Abangoardiak euskal literaturan, Iñigo Aranbarrirekin, Durangon apirilaren 12an; eta Euskarari ekarritako poesia, Gerardo Markuletaren laguntzaz,  Gasteizen maiatzaren 10ean. Izena E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean eman daiteke, eskola bakoitza 5 € ordainduta (3 € langabeen kasuan). Ikasturte honetan, 10 urte bete ditu Eskolak, hasierako asmoan tinko: “Irakurtzen ikasi gura genuela aldarrikatu genuen orduan. Hezkuntza araututik zein ostantzeko transmisio bideetatik jasotzen ari garen literaturari buruzko edukiek ez gaituztela asetzen, geure burua elikatu gura dugula, geuk aukeratu zer irakurri, geuk aukeratu norengandik ikasi gura dugun”.

 


 

 

zumetaXUME. Laboa Zumetarenean liburua kaleratu du Elkar argitaletxeak, Mikel Laboa Katedrak egin zituen lehen jardunaldiak oinarri. Gaia Mikel Laboa bera izanda, harekin urteetan harreman artistiko estua izan zuten lekuko batzuek era askotako testigantzak eskaini dituzte argitalpena osatzeko, hala hitzezkoak, nola musika bidezkoak. Jose Luis Zumeta margolaria ere bertan mintzatzen da Mikel Laboa musikariaz, tonu intimoan eta adierazpen isilean, irudi bidezko testigantza eskainiz. Izan ere, Zumeta Mikel Laboaren ibilbide artistikoan etengabe agertzeaz gain, haren lagun mina izan zen. Bereziki adierazgarria da liburuaren azaleko irudia ere, ez baita falta Laboak hain berea izan zuen txapela.