Diseinua

hilekoHilekoa irudikatzen duen kolorea, aurreiritziei aurre egiteko

Hilekoa izeneko kolorea sortu berri du Pantone enpresak, hilekoaren estigmatizazioa apurtzea xede. Kolorimetria arloan, merkatuko erreferente nagusia, edo nagusietakoa, da Pantone. Urtero, “urteko kolorea” aurkeztu ohi du, diseinuaren munduko joerei heldu eta, aldi berean, haietan eragin nahian. Tarteka, urteko kolorearen ostekoa, bigarrena, ere aurkeztu ohi du, baina bestelako arrazoiengatik. Hain zuzen, halaxe egin du aurten, Hilekoa izeneko kolorea plazaratuta. Izenak berak azaltzen duenez, hilekoa sinbolizatzen du, eta gorria da. Suediako Intima enpresarekin elkarlanean sortu du, hilekoaren inguruan bizirik diren estigmei aurre egiteko asmoz. Oraindik ere, tabua da hilekoa kultura askotan; zenbaitetan, hilekoa duten emakumeak baztertu egiten dituzte, zikin eta ezpurutzat jota. Halako muturretara iritsi gabe ere, beste hainbat herrialdetan hilekoaren gaia bazterrean utzi edo gutxietsi egiten da. Bada, horrekin guztiarekin amaitzeko eta hilekoaz modu positiboan hitz egin dadin sortu du Pantonek kolore berria.