Ikastolen jaiak

ikastolakIkastolak Herriari ekitaldia egingo dute Donostian

COVID-19aren eraginez, aurten bertan behera geratu dira ikastolen jaiak (Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez). Halere, haietako bakoitzaren antolatzaileek ekitaldi xumeagoak egin dituzte. Orain, pandemiaren urtea denen artean ixteko asmoz, Ikastolak Herriari izeneko ekitaldia antolatu dute. Azaroaren 13an izango da, Donostiako Kursaalen, 20:00etatik aurrera. Ikastolen jaiak euskararen eta euskal kulturaren bost plaza handi direla kontuan hartuta, plaza horien lagina erakutsiko du ekitaldiak. Hala, urtero ikastolen aldeko jaietan parte hartzen duten artistei eskerrak eman nahi dizkie Ikastolen Elkarteak, baita urtero jaiotara joaten diren herritar guztiei ere, babesleak eta ikastolen komunitatea ahaztu gabe. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztuta, hainbat artistak hartuko dute parte ekitaldian: Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea. Sarrerak 15 euro balio du, eta Kursaal aretoaren webgunean (www.kursaal.eus) edo txartel leihatilan eros daiteke. COVIDaren kontrako neurriak direla eta, soilik 400 ikuslerentzako lekua izango da. Dena den, joaterik ez duenak izango du non eta noiz ikusi, hilaren 21ean ETB1en eskainiko baitute.