Esti Curiel

curielAktorea

Gustuko duzun filma? Gisaengchung (Parasite, ingelesez).
Zuzendari bat? Etxera begira, Moriartiarrek, Garañok, Arregik eta Goenagak, istorioak kontatzeko duten sentiberatasunak liluratu egiten nau. Tarantino ere gustatzen zait.
Askotan ikusi duzun filma? La vita è bella.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... The Tree of Life. Lo hartu nuen.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Gustuko ez ditudanak ahaztu egiten ditut...
Gustuko duzun aktore bat? Meryl Streep eta Tom Hanks.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara; garrantzitsuena, joatea.
Ikusi duzun azken filma? Bart, V for Vendetta, telebistan...
Eta ikusi nahi duzuna? Ane eta Nora. Euskal Herrian egiten den gehiena ikusten saiatzen naiz.