Jon Barreros

barrerosBizitza osoa musika entzuten aritu eta ia 42 udaberriren ondoren, hiru disko soilik aukeratu behar. A zer erronka!
Pink Floyd - Wish you were here
Aitak TDK zinta batean grabatua du talde britainiar honen pot-pourri antzeko bat, eta lehen kanta Wish you were here diskoko Shine on crazy diamond sarrera da. Abesti horrek txoratu ninduen, lehenik; ondoren, disko osoak. Memento hartatik aurrera, diskografia osoa irentsi nuen.
Gary Moore – Still got the blues
R3 irratiko saioetako bat entzunez izan nuen gitarra jotzaile irlandar honen berri, disko hau kaleratu zenean. Heavy musika egitetik bluesa egitera igaro zen, jarraitzaileen artean sortu zen burrundarari kasurik egin gabe.  Nire gitarra jotzaile erreferenteetako bat izateaz gain, bluesarekiko zaletasuna sortu zidan.
Coque Malla – La hora de los gigantes
Estatukoen artean, oso gogokoa dut disko hau. Soinu rockerra du, baina gardena eta orekatua, aldi berean. Coqueren hitzak ere atsegin ditut; gauzak transmititzen dituzten disko horietako bat dela uste dut.