Eszenari erradiografia

kaosaKaosa Euskal Herrian
(Tough Ain’t Enough)
Askoren artean
Zalduntxoen Biltzarra, 2020

Normalean, honen moduko bildumek eszena zehatz bat dokumentatu eta horri tenperatura hartzeko balio izaten dute. Bere garaian, hala gertatu zen, esaterako, Bardulia Sounds (2008) eta Gipunkzkoa (2013) bildumekin, punk-oi esparruan. Kaosa Euskal Herrian izenak Camera Silens, Trotskids, Komintern Sect eta beste zenbait talde bikain ezagutarazi zizkiguten  Chaos in France bilduma mitiko haietatik hartutakoa dirudi, eta punk-oi alorreko eta Euskal Herri osoko 25 talde dakarzkigu. Lehen ere bagenekiena berresten du: duela hamar urteko panoramarekin alderatuta, maila eskasagoa da, baina oraindik ere badaude klasikoen estatusa lortu duten taldeak (Orreaga 778, Kaleko Urdangak, Doubling Boys) eta odol berria dakarten talde gazte interesgarriak (Revertt, Miñoi!, Blessure, Labana, Iramo edo Tatxers, gehien gustatu zaizkidanetako batzuk aipatzearren).
Gotzon Hermosilla