Joanes Urkixo 80ko hamarkadako Ondarroan

urkixo

Joanes Urkixok joan den mendeko 80ko hamarkadan kokatu de bere nobela berria, Ondarroan. Heroinaren hedapena eta munduari bizkarra emanda bizi diren gazteen belaunaldi osoa, hortaz, nobelako ezinbesteko gai dira, baita Mikel protagonistaren buruhaustea ere: udal hauteskundeetan zinegotzi hautatu berria, arazoari aurre egin nahiko dio. Elementu horiekin osatu du Urkixok erritmo bizian kontatutako Orratza eta kaltea thrillerra (Elkar). Idazle bilbotarraren ibilbide literarioari dagokionez, Urkixok nagusiki haur eta gazte literaturan jardun izan du, baina zinemarako gidoigintzan ere lan asko egindakoa da. Berea da, esate baterako, Pablo Malo zuzendariaren Lasa eta Zabala (2014) filmaren gidoia; hain zuzen ere, orain eleberri bihurtu den narrazio hau film baterako gidoia izateko idazten hasi zen Urkixo, baina egitasmoak ez zuen aurrera egin. Zinemak galdu duena, beraz, literaturak irabazi du oraingoan.


alberdiDENDAOSTEKOAK (Susa) du izenburua Uxue Alberdik kaleratu berri duen liburuak, dendaostean gertatutakoak baitira bertan kontatzen direnak. Jostuna bata, brodatzailea bestea, mertzeria 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten bi ahizpa dira protagonistak. Han, oihal artean, liburu politikoak eta diskoak ere saltzen dira. Dendaostean entzuten dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatzen dira, edo mendi irteeretarako. Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Alberdik, eta, bide batez, garai batena ere bai.

oroimenezkoOROIMINEZKO IGANDEAK
Ainara Maia Urroz
Dakit Argitaldaria, 2020

Hemeretzi urteko neska baten bizipenak kontatzen ditu eleberri poetiko labur honek. Kattalin Landaburu protagonista lehendabiziko aldiz aterako da etxetik, Alemaniarantz, alemana ikasteko. Ikasturte osoa egingo du han, Ipar Euskal Herriko bere etxetik urrun. Herrimina, kultura ezberdina, ordutegia, sarri ulertua ez izatea, abegi egin diguten pertsonei ez ulertzea... horiek agertzen dira urtebeteko igandeetan azaltzen zaigun istorioan, protagonistak berak kontatuta.

aireportuAIREPORTUKO MUSIKA
Luis Garde
Pamiela, 2020

2027ko urtarrilean, EHAS erakunde armatu ia ezezagunak Leyre Olcoz, nafar politikari eskuindarra, bahitu du. Ekintzaileek hala Mireia Barros emazteari nola hainbat politikariri eskuti-tzak idazteko baimena eman diote. Politikari horietako batzuk nafar alderdi erregionalistaren lagunak dira; bestetzuk gobernu zentraleko goi karguak, EHASekin elkarrizketari ekitea edo irmotasunaren ildoari eustea beren esku dutenak. Gutunak dira Olcozek borrokatzeko daukan arma bakarra.