Bitxikeria

astronautaAstronautak, tapoiekin

ISS Nazioarteko Espazio Estazioan, ez daude zaratatik salbu. Roskosmos Errusiako Espazio Agentziak jakinarazi duenez, azken urtean gora egin du ISS barneko zaratak, eta ezarritako mugak gainditu ditu estazioko zenbait eremutan. Berez, 1,1 eta 4,4 dezibel artean dute ezarria zarataren muga. Haatik, astronauten kamarote batzuetan eta lanerako guneetan, nabarmen egin du gora soinuak: iazko martxoan egindako neurketekin alderatuta, errusiar astronauten kamarote batean 1,8 dezibel hazi da (beste kamarote batean, aldiz, berdin jarraitzen du), eta lanerako guneetan, berriz, 1 eta 5,1 dezibel artean. AEBetako astronauten kamaroteetan ere antzekoa gertatu da. Zarata iturri nagusiak aireztatze sistemak eta orbita plataformako ekipamendua dira, Roskomosen arabera. Arazoari aurre egiteko, medikuek bi irtenbide eman dizkiete astronautei: belarrietan tapoiak jartzea eta lotarakoan kamaroteetako ateak ixtea. Antza denez, puntako teknologiaren beharrik ez dago zenbaitetan, ezta espazioan egonda ere.