Esaera Zaharren Sopelako Txapelketa, bertan behera

Apirilaren 4an zen egitekoa Esaera Zaharren Sopelako 27. Txapelketa, baina osasun larrialdiaren eraginez atzeratzea erabaki zuten. Alabaina, egungo egoeraren ziurgabetasuna aintzat hartuta, antolatzaileek erabaki dute aurten txapelketarik ez egitea. Horrenbestez, hurrengo lehiaketa 2021ean egingo dute. Printzipioz, apirilaren 24an ipini dute hitzordua. Ea orduan egiterik duten!