Familientzako asteburu pasek, data berriak

barnetegiaKoronabirusa dela eta, Praktikatu zerbitzuak atzeratu egin behar izan zituen familientzako egonaldiak. Orain, data berriak ezagutarazi dituzte: lehenengoa, urriaren 17tik 18ra; bigarrena, urriaren 31tik azaroaren 1era, Gau Beltzarekin batera. Irailean zabalduko dute izen-ematea, eta aurreko txandetan joan gabe geratu zirenek lehentasuna izango dute.