Esne Beltzaren GORA tour 2014, prest

esnebeltza

Esne Beltza taldea GORA tour 2014 biran murgiltzear da, bere azken diskoan parte hartu duten lagun, musikari eta taldeek lagunduta. Emanaldi bereziak iragarri dituzte, martxoaren 29an Donostiako Kursaalen eskainiko dutena azpimarratuta, “errepikaezina izanen delako”. Bitartean, Durangon joko dute Kalerarock jaialdian otsailaren 22an; Gernikan, martxoaren 15ean; Gasteizen, martxoaren 28an, D'Callaosekin batera; Iruñean, apirilaren 4an La Pegatina taldearekin; Bilbon, Little Peperekin apirilaren 11n; eta Azpeitian, maiatzaren 3an. Euskal Herritik kanpora ere aterako dira, Madrilen, Segovian eta Zaragozan jotzeko. Taldeak zigilu berria sortu du, 5GORA izenekoa, eta horren bidez kaleratu du Gora! diskoa, ska, rock, reggae, pop, folk, rap, elektronikoa nahiz flamenkoa uztartzen dituen lana. Hitzetan, berriz, alaitasuna, nostalgia, baikortasuna, itxaropena... aurkitzen dira. Eta hainbat hizkuntza, diskoari izaera unibertsalagoa ematen diotenak.

 


 

 

urtzURTZ taldeak berriro ekin dio musika jardunari Astiro diskoa kaleratuta. Hamar urtez geldi egon ondoren, gipuzkoarrek zazpigarren lana argitaratu dute, aurreko etapako seien ostean. Hamar abestiz osatu dute Astiro, rock eta pop estiloen inguruan, baina lehengo metal ukituak ahaztu gabe. Izan ere, hasierako partaide berberek jarraitzen dute, taldea ez baita inoiz desegin, kideak lagunak direlako. Duela hamar urte, ordea, euren musika ibilbidea eten behar izan zuten, beste zenbait betebehar zituztelako, taldearen  egunerokotasunarekin bateraezinak. Hala ere, orain euren proiektuarekin jarraitzeko aukera sortu zaie, eta eszenatokietara ilusioz itzultzea erabaki dute.