Xabier Perurena

perurenaAktorea

Gustuko duzun filma? Brokeback Mountain-ek zirrara eragin zidan. The Wolf of Wall Street-ek asko markatu ninduen bere garaian.
Zuzendari bat? Gehiago erreparatzen diet aktoreei eta filmei.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen… Inception.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko… Txarren bat ikusi izan dut, baina ahaztu egiten zaizkit.
Gustuko duzun aktore bat? Leonardo DiCaprio. Nahiz eta Inception ez gustatu...
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bakarrik asko gustatzen zait, baina emaztearekin ere bai.
Ikusi duzun azken filma? Ni ateratzen naizen bat, jakin-minez: Superagente Makey.
Eta ikusi nahi duzuna? Telesaila: La casa de papel-en azken denboraldiaren zain nago.