Kai Nakai

kaiHilabete hauek oso biziak izan dira guztiontzat. Aukera izan dugu geure burua hobeto ezagutzeko, sentimendu berriak esperimentatzeko eta horiei aurre egiteko. Nik neuk musika izan dut bidelagun, eta bolada honetan asko entzun ditudan hiru albumez hitz egingo dizuet.
Colores. J Balvin, 2020
Sky Rompiendo eta Tainyrekin lankidetzan, J Balvinek kolorea eman die nire egunei. Hark dioenez, disko honek bere garaiko reggaetoia berpizten du, eta bideo bakoitzean egin duen artelana nabarmendu nahi dut; izan ere, bideoklip bakoitzak kontzeptu eta istorio berezi bat dauka.
Esmeralda. Nathy Peluso, 2017
Chill, deskonexioa… Nathyk une bereziak oparitzen ditu disko honetan. Soula, R&Ba, jazza eta hip hopa uztartuta, dantzatzeko, gozatzeko eta maitatzeko mezua transmititzen du beti. Nathyri artea barra-barra dario, eta emakumeen ahalduntzearen ikono da.
Daisy. Ashnikko, 2020
Hau izan da nire aurkikuntzarik handiena. Ashnikko paregabea da, berezia, eta bere esentzia propioa eta oso indartsua du. Disko honetan, electro-pop abestien bidez, justizia sozialari dagozkion hainbat arazori buruz hitz egiten du.