Jabi Elorza

elorzaExkixu, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Elkar 1988). Oso gaztea nintzen eleberri hau lehendabiziko aldiz irakurri nuenean. Abertzaletasun eta euskaltzaletasunaren gainean irakurri dudan libururik adierazgarrienetakoa izateaz gain, istorioak ere erabat  irentsi ninduen. Garai hartako giroa primeran islatzen du liburuak, Txillardegi maisuaren eskutik.
SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001). Zoragarria iruditu zitzaidan hasiera-hasieratik. Irakaslea naiz, eta oraindik ere Lucasen ariketak ikasgelan irakurtzen ditugu. DBHko gazteak harrituta geratzen dira hogeita koska urteko idazle hasiberri batek idatzi zituela esaten diedanean. 
Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe  (Elkar, 2008). Liburu askorekin gozatzen da, baina gutxi batzuek uzten dizute arrasto berezia. Hamaika arrazoi daude liburu hau aipatzeko, baina nagusia da Kirmenengan bilatzen ari nintzen estiloa aurkitu nuela, beste mundu eskuragaitz bat.