AEK

maskarakCOVID-19ari, maskara irudimentsuak

Koronabirusak hankaz gora jarri du mundua azken hilabeteotan, eta, besteak beste, euskaltegien ohiko jarduna zeharo aldrebestu du. Aurrez aurreko eskolak ez ezik, bestelako ekintzak ere eten zituen euskaltegietan. Hala gertatu zitzaien Bilboko AEKn: udaberriro egin ohi duten Ikasleen Jaia bertan behera utzi behar izan zuten. Nolanahi ere, Nekeetan, irria ezpainetan esaera zaharrari jarraikiz, jaiaren ordez Ikasleen Astea egin zuten, maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran, sare sozialak eta bide telematikoak baliatuta. Aste horretan, zenbait erronkari aurre egin behar izan ziotenĀ  ikasleek. Tartean, maskara bat egin, marraztu edo diseinatu, eta jantzita argazkia atera. Erantzuna, bistan denez, arrakastatsua izan da: 80 argazki inguru jaso dituzte, eder eta irudimentsu askoak. Guztiak mosaiko batean bildu dituzte Bilboko AEK-ko kideek, eta sareetan zabaldu, koronabirusa gorabehera maskarek umore ona eta irribarrea ez dituztela estaltzen erakusteko. Zorionak, ikasle maskaradunak!