Laboaren unibertsoa oholtza gainera eramango du Tanttakak

zazpi

Zazpi aldiz elur izenburupean, Mikel Laboari (Donostia, 1934-2008) buruzko ikuskizuna estreinatuko du Tanttaka konpainiak otsailean. Bernardo Atxagak Laboari buruz Erlea aldizkarian idatzitako testu bat oinarri, musika, poesia, irudia eta antzezpena uztartuko ditu ikuskizunak, musikariaren hainbat alderdi jorratzeko: haren nahiak, bizipozak, kontu intimoak... Mireia Gabilondok zuzendua, Iñaki Salvador eta Angel Unzu musikariak eta Maria Berasarte abeslaria batuko ditu oholtza gainean, baita Iñaki Rikarte eta Gabilondo bera ere aktore lanetan. Halaber, Zumeta margolariak ikuskizunerako beren-beregi prestaturiko irudiak ere proiektatuko dira ikuskarian. Otsailaren12an estreinatuko dute Gasteizko Principal Antzokian, eta Euskal Herriko hainbat herritan eskainiko dute ondoren: otsailaren 15 eta 16an, Donostian; 21ean, Lasarten; 22an, Leioan; 23an, Hondarribian; 28an, Oñatin; martxoaren 7an, Santurtzin; 11n, Donostian berriro ere; eta 14an, Basaurin, besteak beste.


 

 

maskaradaOTSAILETIK maiatzera bitartean, Zuberoako maskaradaren hainbat erakustaldi ikusteko aukera izanen da, Iruri eta Zalgize-Doneztebe herrietako gazteen eskutik. Duela hamar urte egin zuten moduan, bi herrietako gazteak batu egin dira maskaradak eskaintzeko. Zalgizen izanen da lehen emanaldia, otsailaren 2an, eta ondotik etorriko dira hurrengoak: otsailaren 9an, Atharratzen; 16an, Ainharben; martxoaren 2an, Altzürükün; 9an, Eskiulan; 16an, Idauze-Mendin; 30ean, Alozen; apirilaren 6an, Sohüta-Hokin; 13an, Altzain; 20an, Barkoxen; 27an, Urdiñarben; maiatzaren 4an, Gamere-Zihigan; eta, azkenik, 10ean edo 11n (oraindik zehazteke dago), Irurin. Halaber, martxoaren 23an ere eginen dute agerraldia, oraindik erabaki ez duten Zuberoako beste herri batean.