Ekitaldiak

hazitikeuskarabenturaEuskal Eskola Publikoaren Jaia eta EuskarAbentura, geroratuak

Aurten ezin denez, datorren urtean egingo dituzte Euskal Eskola Publikoaren Jaia eta EuskarAbentura espedizioa. Ekainaren 7an zen egitekoa lehenengoa, Bastidan, Hazitik gora! lelopean. Osasun larrialdia tarteko, hasiera batean atzeratzea erabaki zuten. Hainbat aukera aztertu ostean, eta “datorren ikasturtearen hasieran izango ditugun erronka berriak kontuan izanik”, datorren urtean egiteko erabaki “zaila” hartu dute, jaiaren 29 urteko historian lehen aldiz. Hala, 2021eko ekainaren 6an ospatuko da, Bastidan bertan. Nolanahi ere, aurrez aurreko jairik izan ez bada ere, jai birtuala egin zuten ekainaren 7tik 12ra bitartean, Internet bidez euskarazko jarduerak zabalduta. EuskarAbentura espedizioak ere antzera jokatu du aurtengo udan egitekoa zen 3. edizioarekin. Uztailaren 1etik 31ra, 120 gazte euskaldunek Euskal Herria zeharkatuko zuten, euskal kultura eta historia ezagutzeko xedearekin, baina 2021era atzeratu dute. Hori bai, espedizioa egingo ez den arren, bestelako aukerak aztertzen ari dira aurtengo udarako. Hartara, EuskarAbentura atzeratu bai, baina “ez da itzaliko”.