Ezagutza

jakinCOVID-19 osteko etorkizuna hizpide Jakin Jardunaldian

Birusak, distopiak eta mundu berriak izenburupean, Jakin Jardunaldia egingo dute, uztailaren 16an, Usurbilen. Izenburuak dioen moduan, COVID-19 gaitzaren ondorengo etorkizuna irudikatzeko uste eta tresnak aztertuko dituzte zortzi lagunek: Mario Zubiaga, Joseba Azkarraga Etxagibel, Arantza Etxeberria, Teresa Larruzea, Irati Zubia, Lorea Agirre, Aizpea Otaegi eta Agurtzane Solabarrieta. Denek izango dituzte gogoetagai gaitzaren ondorioz egun bizi dugun egoera eta, batez ere, etorkizuna. Jakin aldizkariak berak, Usurbilgo Udalak eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute jardunaldia, eta, osasun eta segurtasun neurriak ezarrita, aurreko urteetako edizioak ez bezalakoa izango da: egun bakarrean egingo dute, pertsona-kopuru mugatuarekin, Usurbilgo ikastolako areto batean, leku zabal eta egokia izan dadin. Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar da, UEUren webgunearen (www.ueu.eus) udako ikastaroen atalean.