The Gentlemen

gentlemen

Zuzendaria: Guy Ritchie. Aktoreak: Matthew McConaughey, Charlie Hunnam, Hugh Grant, Colin Farrell, Eddie Marsan, Henry Golding, Michelle Dockery, Jeremy Strong. AEB, 2019.

Oharra: Zabaldu dituzte zinema aretoak, nahiz eta lehen egunetan estreinaldirik apenas eskaini duten. Batez ere, klasikoak edota konfinamenduak estreinatu berritan harrapaturiko filmak programatu dituzte, eta azken horietako bat dugu hizpide.
Istorioa: Erresuma Batuan, Mickey Pearson mafiaburuak erretiroa hartu nahi du; horretarako, marihuana-trafikoan oinarrituriko bere inperioa saldu beharrean da. Horrek, baina, iskanbila mordoxka eragingo dio beste zenbait talde eta aurkarirekin.
Onena: Tarteka egin izan duen moduan, bere lehen filmen (Lock, Stock and Two Smoking Barrels (1998) eta Snatch (2000) ezagunak) eredu eta estilora itzuli da Ritchie, eta Londresko kolore askotako gaizkileen ekosisteman murgildu da berriro. Bere filmografiari erreparatuta, eskertzekoa da, halakoetan ondu baititu bere lanik onenak. Erritmo azkar eta jostagarria, elkarrizketa zorrotz eta biziak, umore beltza, ezusteko norabide aldaketak istorioan, aktore talde ona... Aipatu filmetan ohiko dituen ezaugarriekin, entretenimendu txukuna da filma...
Txarrena: ...baina zuzendariak bere onenak emanak dituelako sentipena berpizten du.
EƱaut Mitxelena