Beatriz Chivite

chiviteAskatasuna, etengabeko borroka bat, Angela Davis (Katakrak, 2016)
Feminismo beltzak, intersekzionalitateak eta aurreko beste hainbeste askapen mugimenduk gaur egungo borroketan duten garrantziaz gogoetatu du Davisek liburu garrantzitsu honetan.

Ene herri txikia, Gaƫl Faye (Igela, 2019)
Liburu izan aurretik, Fayeren rap abesti bat izan zen Ene herri txikia, Burundin igarotako haurtzaroaren kontakizuna; guda, erbeste eta kontinenteen arteko bizitzari buruzko testigantza.

Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, Joseba Sarrionandia (Pamiela, 2018)
Habanako gauetan idatzitako liburu hau gogoetaz, galderaz eta isilunez betetako eguneroko interesgarria da.