Hiriburuetako jaiak

sanferminBertan behera geldituagatik, jai herrikoien alde egitera deitu dute jai batzordeek

Azkenean, ezin izan da. Iruñeko sanferminak eta Baionako bestak izan ziren erortzen lehenak, baina aurki batu zaizkie Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak. Hala iragarri dute EAEko hiru hiriburuetako alkateek, COVID-19 izurriari aurre egiteko “zuhur jokatzea ezinbesteko delako”. Jai batzordeak ez daude konforme, ordea, “erabakiarekin baino, erabakia hartzeko moduarekin”. Ohar bateratu batean, udalek ez dituztela kontuan hartu salatu dute Herri Sanferminek, Iruñeko Peñen Federazioak, Gasteizko Blusen eta Nesken Elkarteak eta Gasteizko Txosnek, Donostiako Piratek eta Bilboko Konpartsek. Hori dela eta, erabakiak “ez du baliorik” beraientzat.  Haatik, batzordeek ez dute alaitasuna, kolorea eta kolektibotasuna baztertu nahi, eta dei berezia egin nahi izan dute Euskal Herriko jai batzorde guztiak jai herrikoien alde antola daitezen, “betiere osasun eta segurtasun neurri guztiei jarraikiz, eta, ondorioz, eskaintza modu berritzailean eginez”.